XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Test sikologikoak.

Ikusiko zenituen zenbait aldizkaritan azaldu ohi diren test sikologikoak:

Haserrekorra al zara? Pertsona orekatuta al zara?.

Ondoren, aukera anitzeko galderak eta azkenik emaitza jakiteko baremoa.

Adibidez: Haserrekorra al zara?

1. Dantza egiteko eskatu diozunak ezetz esan dizu.

a. Gozoa jarri zara.

Pikutara bidali eta alde egin duzu.

b. Hurrengo batean izango da pentsatu duzu.

c. Barreka eta dantzan hasi zara.

2. Lankide batek eskatutako mesedea egin eta berak eskerrik ez dizu eman.

a. Beraren ondotik pasatzean karkaisa lurrera bota eta deabruak eramango ahal hau esan diozu.

b. Mundua eskertxarrekoz betea dagoela pentsatu eta ahaztu egin duzu.

c. Bere esanetara zaudela esan diozu.

3. Iratzargailuari pila ahitu zaio eta 10etan esnatu zara.

8etan bilera garrantzitsua zenuen eta...

a. Iratzargailua leihotik behera jaurtiki eta oihuka eta biraoka hasi zara, haserre bizian.

b. Atsekabetu bai, baina, Zer egingo diogu? esan diozu zeure buruari.

c . Erlojuari ordua aldatu eta 7etan ipini duzu.

Gero, ezer gertatu ez balitz bezala, dutxa hartu eta lanera joan zara pozez kantari.

- Baremoa:

2a edo 3a:

Haserrekorra zara, gero! Zu bezalako batekin topatuz gero, gorriak ikusiko dituzu.

2b edo 3b:

Odolik ba al duzu zuk? Ez dago zu haserraraziko zaituenik.

2c edo 3c:

Tentel hutsa zara, baina tira! Zoriontsu dirudizu.

Orain, hurrengo galderetako bat aukeratu eta binaka honelako bat prestatu.

Ondoren besteek egindakoak irakurri eta egiteko aukera izango duzue.

- Beti hileta jotzen daudenetarikoa al zara?

- Depresiboa al zara?

- Estresaren biktima ote zara?

- Tolerantea al zara?

- Abegikorra al zara?